Zure saskia hutsik dago!

Txulalai: Musika sortzen eta partekatzen txikitatik

Txulalai taldea 2024. urtean sortu zen. “Kantu Kolore” musika talde ezagunari jarraipena emanez, hainbat kidek “Txulalai taldea” osatzen dute, jatorrizkoaren helburuak aurrera eramaten dituen proiektu berria.
Txulalai taldekideok eskoletan landu nahi izango genituzkeen kantak sortzen ditugu. Haurrek musikaren bitartez ikasten dutela ohartuta, geuk ere eduki jakin batzuk barneratzeko kantak proposatzen ditugu, hau da, abesti didaktikoak. Bestalde, badira egungo gai zehatz batzuk letra eta doinua jarri nahi dizkieguna, gai hauekiko sentsibilizazioarekin lagundu nahi genukeelako.
Musika gai hauek lantzeko abiapuntu eta motibazioa dugu eta gure helburuak lortzen laguntzeko tresna ezin hobea. Era honetara haurrek gozatzeaz gain, edukiak barneratu eta hizkuntza bera ere landuko dute; dantzatuz, motrizitatea, espazioa eta koordinazioa landuko dute.
Gure taldea musikari sutsu eta esperientziadunek osatzen dute, emanaldi ahaztezinak eskaintzera dedikatzen direnak
.

Jolasgarria
Ez da ezerrekin aspertzen. Bizitzaren txinparta da. Jolastu eta ondo pasa nahi baduzu, ezagutu ondo Miel. Berarekin jolastu nahi?
.

Alaia
Egunero pozik esnatzen da. Alaia eta dantzaria da Alai. Oinetan kalanbrea du eta ezin da geldirik egon. Ezagutu nahi?

Maisua
Ikasi nahi baduzu ez dago Xaba baino maisu hobeagorik. Gitarra eskuan abesti bakoitzarekin gozatuko gaitu. Prest zaude?
.

Miel oso urduri dago. Ez daki zer gertatzen zaion, baina aztoratuta sentitzen da, gosea galdu du eta bihotza inoiz baino indartsuago taupaka dauka. Alai eta Xaba lagunak, Peru krokodiloa eta Martin elefantea, bera animatzen saiatuko dira, eta zer gertatzen zaion jakiten lagunduko diote, haien abestietan eta jokoetan parte hartuz. Zer gertatzen zaio Mieli? Zergatik egonezin hori? Lagunduko al diozu hobetzen?

Alai, Miel eta Xaba primeran arituko dira herriko festetan. Festa nagusia izango da eta musika, dantza eta jolasa ez da faltako. Primeran pasatuko dugu denok elkarrekin!
Zure ekitaldirako musika onenaren bila al zaude? Etorri gurekin eta bizi esperientzia paregabea gure taldearekin!