Zure saskia hutsik dago!

Bi antena ditut buruan,
komunikatzeko gure artean.
Buruak, toraxak, abdomenak
nire edertasuna osatzen dute.
Inurri langile eta txikia,
trebea, azkarra eta bizia,
taldean lanean gara.
Erregina zaintzeko beharra,
langile handia eta bakarra,
ezagutu munduan.
Inurri txikia,
sei hanka biziak,
lan taldean lan handia eginaz.
Inurri txikia,
trebe eta bizia,
nire inguruko indartsuena.
Adazkak eramaten ditut,
gaur zubi handi bat egingo dut.
Nektarra eta eztia jaten dut,
ibaia hosto batean gurutzatuz.
Eman, eman, emaion egurra,
lan eta lan, inurriak bezala,
gora, behera, behera, gora,
lasterketan.